EMUSIK- MAIATZAren 7an, zapatuan, Bermeon

Badator eguna... MAIATZAren 7an, ospatuko dogu EMUSIK jaialdia...
Bermeo eta beste 59 herri EMUSIK jaialdiaren eszenatoki bihurtuko gara.
EMUSIK, Musika Eskolen Europako Jaialdia da, eta honen barne Europako musika eskoletako 8.500 ikaslek 120 kontzertu baino gehiago emango dituzte Euskal Herrian zehar.

Honek dira herrira etorriko diren taldeak: hiru Kataluinatik eta bat Alemaniatik.
 Escola Municipal de Música ‘La Selva del Camp” (Tarragona) perkusioa; Escola Municipal de Música de Mataró (Catalunya) Big Band; Espai Musical Burriac, Argentona (Catalunya) haur koroa, Musik und Kuntstsuchule-Región Freudenstadt (Germany) banda.
Soka talddea, Haize-taldea eta konboak Bermeoko musika-eskolatik parte hartuko dabe.

Kankinkabara txistu taldeak, Arrekatxutxa trikitixa pandero taldeak, Erroxape abesbatzak, koro txikiak eta musika eskolako ikasle txikiek parte hartuko dute. Ondoren jaialdia bi eszenatokien artean mugituko da: Klaustroa eta Erreten lamera. Euria balitz Klaustroa eta Santa Maria elizan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario