GABON DOINUAK MUSEOAN

ARRANTZALE MUSEOAN egon gara, atzo eta gaur: biolinistak, txeloak, trikiak, piano, gitarrak, flautak... entzuteko aukera izan dogu, toki paregabea!!!!











MUSIKA ESKOLA AZOKAN

Zapatuan, urtero lez, KORO TXIKI, HAIZE-TALDE eta ERROXAPE ABESBATZA egon ziren azokan gabon giroan abesten.
Olentzero ere ageri zan, gozoki pillo bat bananduz!!!







BAGA. BIGA, HIGA...


Astelehenean, abenduaren 18an, 19:00etan, Musika-eskolako
audizio gelan, BERBALDI MUSIKATUA eskaiñiko dabe Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek. 
Sarrera doakoa izango da.

 ‘Baga, Biga, Higa’ ikuskizun multimedia horretan euskerazko musikaren transmisinoa eta sustapena eragin gura dabe Markezek eta Elorrietak eta ekitaldian biak izango dira hizlari eta kantari. Izan be, hitzez bakarrik ez, kantuz be islatuko dabez ‘Baga’, iragana; ‘Biga’, oraina eta ‘Higa’, etorkizunerako erronka eta aukerak.

 Berbaldi musikatuaren bidez, gazteek eta generazino barriek Euskal Herriko musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi daien lortu gura da.

GABONAK DIRAZ ETA....


BERMEOKO MUSIKA ESKOLAK INSTRUMENTU BANKUA SORTUKO DU

Siriako Musika eskoletara bidaltzeko instrumentuak bilduko dira, baliabide eskaseko umeak erabil ditzaten.
MUGARIK GABEko MUSIKARIAK Gobernuz kanpoko erakundearekin sinatutako lankidetza hitzarmena dela medio, BERMEOKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAK parte hartuko du ekimenean. 

Kanpaina abenduaren 20an, bukatuko da. 
Instrumentua erabiltzen ez baduzu edota osagaiak (arkuak, baketak, hariak, kañak....) erretiratuta badituzu, ekarri Musika-eskolara.

MUSIKA, TXOKO GUZTIETARA HELDU DADILA!!!!!

Informazio gehiago idazkaritzan.

GABONETAKO EKINTZAK!!

Hemen dator urte bukaera eta horrekin batera prestatu ditugun ekintzakkk!



MUSIKALEAN 17


Gaur  arratsaldean ospatu dogu, Koro txiki, Harrera D, Flauta taldea eta Trikitilari-panderistekin batera.
Aurten Jose Antonio Egiaren 100.ospakizuna dela eta Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteko musika zentroetan bere obrak interpretatu doguz.  







TXALAPARTA IKASTAROA MUSIKA-ESKOLAN

AZAROAren 16an, eguena, hasiko da musika-eskolan.
12 asteko ikastaroa izango da,  eta  apuntatzeko azken eguna azaroaren 13an, astelehena izango da. 
Informazio gehiago: Musika-eskolan.
Tfnoa: 94-617 9156
emaila: musikaeskola@bermeo.eus


OPORRETAN!!

25 URTE OSPATU DOGU!!!!

25 URTE musika egiten, irakasten, jasotzen, ematen...
100 URTE Jose Antonio Egia jaio zela...
25 KONTZERTU baino gehiago eman ditugu herrian

25 EGUN baino gehiago OPORRETAN!!!!

IRAILAren 11an bueltatzen gara!!!
ONDO PASA UDA!!!!

MUSEUNUSIKA

"SPRING STRINGS" SOKA TALDEA 
Zornotza eta Bermeoko musika-eskoletako soka taldeko ikasleak museoan eskeiñi digute ikasturteko azken kontzertua!! Zoragarria!!!!




XVI.TXISTU ALARDEA

Zapatuan, XVI.Txistu alardea ospatu dugu frontoian. Bizkaiko txistulariak, Kankinkabara, Alkartasuna dantza taldea, Udalaren musika-eskolako musikariak, Ondarroako Metal taldea, Erraldoien konpartsa, Txalapartariak, Bermeo Line dance taldea eta aurtengo gonbidatu nagusia: BERMEOKO ABESBATZA.
J.A.Egiaren obrekin osatu zen errepertorio osoa. 
Eskerrik asko etorri zareten guztioi!!!!















MUSEUNMUSIKA

GITARRISTAK  MUSEOAN
Gaur, museoan egon dira musika-eskolako gitarristak!!! Primeran!!!
hemen argazki batzuk!!!





25.URTEURRENEKO JAIA

Atzo ospatu genuen! eguraldi ona, txokolate ona eta MUSIKA BIKAINA!!! Eskerrik asko danoi!!!!!
hemen argazki batzuk!!!