ERROXAPEN FORUN

FORUKO UDALAK GONBIDATUTA, azaroaren 25ean, Emakumeen indarkeriaren kontrako eguneko saioan, Foruko elizan, iluntzean, alderdi batetik herriko musikari gazteak (biolontxelo, gitarra eta trikitilariak) eta bestetik Erroxape abesbatzeko kantariak, parte hartu zuten kontzertuan. 

"BERMEOKO TXISTULARIAK, MUSIKARAKO GRINA"

LARRINAGA BANDAREN GRABAZIO ZAHARRAK BILTZEN DITUEN "BERMEOKO TXISTULARIAK, MUSIKARAKO GRINA" CD-a ARGITARATU DA.



Disko honekin Bermeoko musika, altxor aberasgarria, berreskuratu dugu, eta, aldi berean, gure herriko ondarea sustatzen dogu. 

Bermeoko Larrinaga txistu bandak 1926.urtean hasi zuen bere ibilbidea, eta Eusebio Larrinaga aitak eta Juan eta Iñaki bere semeek osatzen zuten taldea hasieran. Beranduago, Polikarpo azken semea ere sartu zen taldean. Atabalean, Tiburcio izan zuten taldekide. 


Musikarako grina eta afizioari esker, 40 urte inguru aritu ziren txistua jotzen; eta txistulari onak izatera heldu ziren; izan ere, 1944tik 1960.urtera arte egindako hainbat lehiaketetan lehen sariak irabazi zituzten. 

Laster CDa SALGAI jarriko dugu!!!!!!

MUSIKALEAN 16

MUSIKALEAN 16, Musika-eskolako plazan, arr.6:00etan 
Aurten be, Sta.Zezili bueltan EHME elkarteak, MUSIKALEAN antolatu du. KORO TXIKI , TRIKITIXA-PANDERO eta HERRIKO TXALAPARTARIAK parte hartukodute!
"Musikalean", "Behin betiko" , "Musikatu bizitza...." doinuen artean, dantzarako ere tartea izan dugu!!!
Etorri musikaz gozatzen!!!!!

HARRERA FUNTZIOAK

IKASLE TXIKIEN funtzioak TXOKI TOKIAN izango dira: 

HARRERA A (4 urte)
AZAROAK 30, eguaztena, arr. 5:45ean

HARRERA B (5 urte)
ABENDUAK 1, eguena, arr.5:30ean

HARRERA D (6 urtekoak):
ABENDUAK 1, eguena, arr. 6:10ean



MUSIKALEAN 2016


AZAROAren 24an, eguena, arr.6:00etan, Musika-eskolako Plazan,  KORO TXIKI, TRIKITILARI+PANDERO eta TXALAPARTARIAK musika saio entretenigarria aurkeztuko dabe. Entzuleria ere kantuan jarriko dabe!!! Animatuuu!!!!