MAIATZAK 27, MUSIKAZ BLAI!!

Atzoko eguna MUSIKAZ BLAI igaro genuen Musika eskolan.
Goizean herriko ikastetxeetako 3.DBHko ikasleek erakusketa izan zuten Musika eskolako baxu eleketriko, gitarra elektrika, bateria, saxofoi eta tronpetako irakasleen eskutik. Ostean, "Talo Face" Musika eskolako konboak kantua joaz amaitu zen ekitaldia.

NIRE LEHEN KONTZERTUA
Luca, bateria,  Garazi eta Aisa, piano, Katalin eta Jon, klarinete, Olatz, trikitixa, Lore eta Eider, flauta, Maialen eta Irune, txelo, Peio, saxofoi, Lur eta Igor gitarra eta Naroa biolin, bere lehen emanaldia eman zuten instrumentuarekin. Oso maila ona eman zuten. Gustura entzun genduzen beren lantxoak. Laguntzaileak ere izan genituen: Maria, Haizea, Aritz, Aroa, Ari, Haitz eta Nestor


KONBOEN ELKARTRUKEA
25 musikari gaztek musika ederra eskaini ziguten. Oraingoan Bermion tokatzen zen eta hori horrela, Soraluze eta Ondarruko konboak etorri ziren kontzertuan parte hartzera. Ordu bete pasatxoko kontzertua eman zuten Musika eskolako plazan. Urreratutako denak gustura entzun zituzten urtean zehar prestatutako kantuak! Zorionak denoi!!

MUSIKA ESKOLA ARRAIN AZOKAN!!

Zapatuan, kriston giro polita eta eguraldia lagun KORO TXIKIA, HAIZE TALDEA, TRIKITILARI-PANDERO eta "KANKINKABARA" TXISTU TALDEA ibili ziren giroa alaitzen!!! Hemen argazki batzuk!!!

KANTUJIRAN ORION ERROXAPE ABESBATZA

Maiatzaren 10ean, Musika eskolako helduen abesbatzen topaketa egin zen Orion.  Bertan, Mutriku, Lezo, Gorliz, Lasarte Orio eta Bermeoko herriko Musika eskolek parte hartu zuten.
Goiz partean kantujiran ibili ostean, bazkariaren ostean ere kantuan jardun zuten! Kantua bizia da!!!!

ERAKUSKETA DIDAKTIKOA

Herriko hiru ikastetxetako 6 eta 7 urteko ikasleak bisitan izan ditugu Musika eskolan. Instrumentuak entzun eta ikusi dituzte, "Herrialdetako musika" ipuinaren bitartez. Ordu erdi inguruko saioak izan dira. 
Gustura ari dira Musika eskolako irakasleak eta musikari entzule txikiak. "Doraemon" kantatuta joan dira. 

2014-15 IKASTURTEKO MATRIKULAK


MATRIKULA EPEA!!!
MAIATZAren 6tik 20ra zabaltzen dugu matrikula egiteko epea barruko ikasleentzat!!

MAIATZEKO KONTZERTUAK

Hemen gatoaz azken txanpako kontzertuekin!!
  • Maiatzak 17, zapatua, ARRAIN AZOKA, 12:00etan, kalejiran     (Haize-taldea, Koro txikia, Harrera D, Triki-pdro eta "Kankinkabara")
  • Maiatzak 27, martitzena, NIRE I.KONTZERTUA, 18:30ean, Musika Eskolan (Prestakuntzako ikasleak)
  • Maiatzak 27, martitzena, KONBOAK, 19:00etan, Talan (Ondarru-Markina-Bermeo)       
  •  
  • Beste batzuk:                                 
  • Maiatzak 24, zapatua, TRIKITILARI Eguna, Arrasaten
  • Maiatzak 31, zapatua, HARI TOPAKETA, Andoainen