MUSIKA ESKOLA ZAHARREN EGOITZAN

Gaurkoan, GITARRA, TXISTU, ALBOKA eta AKORDEOIAk entzuteko aukera izan dute Zaharren egoitzako egoileak! Animatuta ibili dira!! Bihar TRIKITILARIAK, PANDERISTAK, KOROAK eta "ESPERIENTZIADUN JENDEA" tailerran parte hartu duten egoileen estrenua!!!


GABON KONTZERTUA

Martitzenien, Sta.Eufemia elizara joan ginen ekipo guztiarekin. Musika eskolako taldeek parte hartu zuten, gabon doinuez gain bestelako temazoak ere entzun genuen; "Pavane", "Star wars", "Polonaise".....


Argazki gutxi dakoguz, arazo teknikoak, baie hor doaz....

GABON AZOKA

AZOKAN GABON DOINUAk entzuteko aukera izan dugu pasadan zapatuen.
SOKA eta HAIZE TALDEAK, KORO TXIKIA eta ERROXAPE abesbatzak animatu zuten herriko azoka, trikitixa-pandero taldearekin!!! Koloretsua eta politte! Ikusi argazkidxek!


MUSEUNMUSIKA

"MAITIA" Santurtzi eta ERROXAPE abesbatzak batu dira oraingo honetan Arrantzale museoan. Barikuan etorri ziren gurera santurtziarrak eta Erroxape abesbatzarekin batera kontzertu bitxi bat eskeiñi ziguten. Amaieran "GABONAK DIRAZ", Bermioko gabon kanta ezaguna, tuttian abestu zuten! Hor doaz argazkiak!!

MUSIKALEAN

MUSIKALEAN 15, Musika-eskolako plazan
Urterolez, Sta.Zezili bueltan EHME elkarteak, MUSIKALEAN antolatu du. Aurtengoan, KORO TXIKI eta TRIKITIXA-PANDERO taldeaz gain, HERRIKO TXALAPARTARIAK parte hartu dute!
"Egun da Santimamiñe", "Behin betiko" , "Superkalifragi..." doinuen artean, dantzarako ere tartea izan dugu!!!
Datorren urtean gehiago!!!! Argazkidxek!!!

IKASTAROAK 2015-16

KURTSO HASI BERRIA....
....eta ikastaro berriekin gatoz. Bata gaztetxoei zuzenduta, PANDERO ikastaroa eta bestea herritar guztiei, TXALAPARTA ikastaroa.
Txalaparta ikastaroa azaroaren 11an hasi eta otsailaren 24arte iraungo du. 12 asteko ikastaroa izango da, eguaztenetan, Eneko Uribe bermiotar irakaslearen eskutik.
Izen-emateko azken eguna, azaroaren 9an izango da. Interesatuak hurreratu musika-eskolara informazio gehigo jasotzeko. 

ENARAri MUSIKA GUSTATZEN ZAIO

ENARAri musika gustatzen zaio ipuina entzungai izan dute Zaharren egoitzako egoile eta langileek.
Musika eskolako irakasleak izan dira protagonista; FLAUTA, KLARINETE, SAXO, TRONPETA, TXISTU, TRIKITIXA, AKORDEOI, BIOLIN, TXELO, GITARRA eta PIANO instrumentuekin.
Biribilketa, arin arin, fandangoa, tangoa, dantza.... Atlethicken ereserkia eta azkenean, Bermeoko kanten poupurria denak batera kantatu dugu.
Entzule finak benetan!!!!!

TUTTI KONTZERTUA


 
 Ikasturte amaierako kontzertu zikloari hasiera eman diogu. Guztira, dozena bat kontzertu emango ditugu herriko hainba eszenatoki desberdinetan; hala nola, zaharren egoitzan 4 kontzertu, pop rock gunea kafe antzokian, Txistu alardea frontoian, kamara kontzertuak arrantzale museoan eta Musika eskolako audizio-gelan.

Datorren martitzenean, ekainaren 2an,  III.Tutti kontzertua egingo dugu;  musika eskolako talde guztiak aterako gara kantu banakin. Ekintza, arratsaldeko 7:30ean, musika eskolako plazan izango da. Aurtengoan, Bermeoko Txalapartari taldeak  parte hartuko dute hiru kantutan.

Errepertorioan saiatu gara herri kantei pisua ematen. Egiaren “Gure Tala” “Koldobike”, “Mustafa”, “Hau dok”, “Bermiotarrak”. Bada kantu propio ikasitakoa, “Portura doazenien” Zaharren egoitzan dagoen Juli Izagirre andreari entzunda jasotako kantu zaharra da. Gustura ikasi dugu antzinako kantu zaharra.

Egitaraua, ondoko tema ezagunek osatuko dute; “Happy”, “Mary Poppins”, “Funk town” edota “La vida es bella”.

Informazioa eta ekintzen argazkiak musika eskolako blogean jartzen ditugu: bermeokomusikaeskola.blogspot.com.es

NIRE LEHEN KONTZERTUA

7 URTEKO IKASLEEN KONTZERTUA
Gaur,entzuteko aukera izango dugu gure ikasle txikiak. Kontzertu alaia eta koloretsua!!!!

ERAKUSKETA MODERNOA

DBH 3.maila MUSIKA ESKOLAN

DBHko ikasleen txanda izan da gaur. Musika-eskolara hurreratu dira rock, pop, funky...soinuak entzuten. Elizalde ikastola, Sagrado Corazon eta Institutoko ikasleak, batería, gitarra elektrikoa, baxu eletrikoa, saxofoia eta tronpeta ikusi eta entzun dabe.

NIRE LEHEN KONTZERTUA

MAIATZAK 19, martitzena, arr.6:30ean, AUDIZIO-GELAN

Zazpi urteko txikiak bere LEHEN KONTZERTUA emango dabe datorren martitzenean.
6 urteko ikasleak gonbidatuta daude kontzertu hau entzuteko, izan ere aukera izango dabe hainbat instrumentu entzuteko.

ARRAIN AZOKA

MUSIKA-ESKOLA ARRAIN AZOKAN
BARIKUAN, konboak portuan joko dabe, arr.7:30ean, ez galdu!!! ZAPATUAN, kalejiran, Harrera D maila, koro txikia, Kankinkabara eta Arrekatxutxa trikitixa-pandero taldeak, hau ere ez galduuu!!

MUSIKALDIA 15: ERRENTERIA

Zapatuan, egun osoa musikarekin TONUAN JARRI genuen Errenteria herria!
Primerako eguna igaro genuen. Goizean gune desberdinetan abesten eta jotzen, arratsaldean kalejiran!!!
Antolaketa bikaina, giro aparta eta betiko moduan, musika lagunak egiten!!!
Orain Arrain azokarako prest!!!!

MUSIKALDIA ERRENTERIAN

Zapatuan, Musika eskola MUSIKALDIra doa, Errenterira, Musika eskolen jaialdira!!
KANKINKABARA Txistu taldea,
ARREKATXUTXA pandero-trikitixa taldea eta
ERROXAPE abesbatza
TONUAN JARRI lelopean igaroko dogu eguna!!!!

ERAKUSKETA DIDAKTIKOAK

HERRIKO IKASTETXEAK MUSIKA ESKOLAN!!!
Gaur, txikien bisita izan dugu Musika eskolan. LH1 eta 2.mailako ikasle txikiak etorri dira  "ENARAri MUSIKA GUSTATZEN ZAIO" ipuin musikatua entzutera!! Ze ondo pasatu dogu!!!

TRIKITILARIAK KALEJIRAN!!!

Festa bezpera dela eta... kalejiran irten da musika eskolako TRIKITIXA-PANDERO taldea irrintzien artean!!!
Ondo ibiliiiiii!!!

MUSEUENMUSIKA: "KANTAN AIREAN"

KANTAK AIREAN lemapean, ziklo honen bigarren kontzertua eskeiñi  dogu Arrantzale museoan. Oraingo honetan KORO TXIKIA eta KAMARA KOROAk parte hartu dute, "Hallelujah", "Scoo be doo song", "Aitorren hizkuntz zaharra", "Musikariak" kantak, beste batzuen artean,  entzuteko aukera izango dogu!!!

MUSEUENMUSIKA: "SOKAK AIREAN"

Eguaztenean Musika eskolak eszenatoki berria estreinatu genuen: Arrantzaleen Museoa. Bermeo, Arratia eta Zornotzako musika-eskolako biolin eta biolontxeloko 40 ikaslek 'Sokak Airean' kontzertua eskeini zuen. Toki oso polita!! Hemen argazkiak!

MUSEUENMUSIKA

Datorren APIRILAren 29 eta 30ean, Musika eskola MUSEOra joango da, goiko Txori tokia estreinatuko dugu!!!

ERROXAPE ABESBATZA SANTURTZIRA

Bihar, APIRILAren 24ean, ERROXAPE ABESBATZA, Santurtziko Mamariaga aretoan emango du kontzertua arratsaldeko 7:30ean, MAITIA koroarekin elkartrukean.

6 URTEKO IKASLEAK

Eta Harrerako funtzioak amaitzeko.... HARRERA Dko ikasleen funtzioa!!
"GAUEKO IZARRAK"
"TXIKOTEN DANTZA"
"PILOTAN ORKESTRA"
eta nola ez...gurasoekin... "KIKIRIKI" abestia!!!!! Gurasoren bat ikasi barik etorri da!!!

HARRERA Bko IKASLEAK

Atzo 5 urteko ikasleak izan genuen protagonista.
"NI EZ NAIZ ZOMORROA"
"TOPE TOPE TOMATXOA"
"HAIZEA", gurasoekin batera abestu genuen eta oso ondo afinatu zuten gurasoak eta amaitzeko "MAITE ZAITUT".
Saio politta!!! hor doaz argazki batzuk!! 



4 URTEKO TXIKIAK

Atzo arratsaldean, 4 urteko txikiak erakutsi ziguten dantzan eta abesten!:

"TXANTXANGORRI"
"ATZAMARREN IPUINA"
"ZULO ZULO"
eta DANTZArekin bukatu genuen saioa!! Oso polita!!!!

HARRERAko FUNTZIOAK

Bihar hasten dira HARRERAko FUNTZIOAK.
Bihar HARRERA MAILAko ikasleak (4 urtekoak), arr. 5:30ean.
Eta eguenean, HARRERA Bko ikasleak (5 urte),  arr. 5:30ean eta 6 urteko ikasleak, HARRERA D mailakoak  arr. 6:10ean
Saio guztiak TXORI TOKIAN izango dira.

AZKEN KAMARA KONTZERTUA

Atzokoarekin amaitu dugu aurtengo KAMARA KONTZERTUAK. Lenon, Governors, Zeppelin rock doinuen artean,  Euskal Herriko "festarik festa" doinua ere entzun genuen, beste batzuen artean, trikitilari-panderoko ikasleen eskutik. Oso koloretsua!!! Datorren urtean..... gehiago!!!


KAMARA KONTZERTUA

Atzo hasi ginen lehen kontzertuarekin. Soinu politak, talde berriak eta entzuleri ezin hobea!!! Hemen argazkiak!!!

ERROXAPE ABESBATZA NARRAZIO LEHIAKETAN KANTARI

Pasaden barikuan, Erroxapeko lokalean XX.Narrazio lehiaketaren sariak banandu ziren (Nazioarteko Emakumearen egunaren barruan antolatutako lehiaketa). Bertan, Erroxape abesbatzak parte hartu zuen, bi abesti kantatuz; "Kanta maitasunari", (Urretxindorraren hitzak) eta Xabier Leteren, "Habanera".

KAMARA KONTZERTUAK

Hemen,  datorren asteko programak:



ERROXAPE ABESBATZA

ERROXAPE ELKARTEAK
NARRAZIO LABURREN XX.lehiaketaren sari banaketan, ERROXAPE ABESBATZk parte hartuko du, bariku honetan, martxoak 6, arr.7:00etan, Erroxape Elkarteko lokalean.
Etorri eta gozatu!!!!

KAMARA KONTZERTUAK

Urtero bezala, KAMARA KONTZERTUAk izango ditugu datorren astean!
Ez galdu! Denetarikoa entzuteko aukera izango dogu!!

ARATUSTE KONTZERTUA

GIROTU DUGU ARATUSTEAK!
Lantzeko ihauteria, diana, bu...
Mundakako atorren melodiak....8-11 urte bitarteko 50 ikaslek parte hartu dute musika emanaldian.
Gustura egon gara entzuten. Mila esker musikariok!!!
Ondo pasa ARATUSTEAK!!
Gogoratu datorren astean ASTELEHEN, MARTITZEN eta EGUAZTENean JAI IZANGO DUGULA!!

URTE BERRI ON!!!

SAN JUAN EGUNEKO AZKEN MEZA
Urtea horrelaxe amaitu dogu, TRIKITILARI eta PANDERISTAK San Juanen!
Ze eguraldi polita egin zuen, ikusi argazkiak!!!