MUSIKA ESKOLA ZAHARREN EGOITZAN

Aste honetan gure nagusiei tokatu zaie! Soka-taldea, txistulariak eta gitarrako ikasleak bisitan joan dira Zaharren egoitzara!

XV.TXISTU ALARDEA

Aurten, Ana Tere Bengoetxea izan dogu kantari gonbidatua.
Erraldoin konpartsa ere izan dogu gure artean; aurten, X.urteurrena ospatzen dabela eta Anton, Josefi, Mari eta Lorentxo hurbildu dira Alardera!

IV.TUTTI KONTZERTUA

Martitzenien egin dogu musika-eskolako plazan. Eguraldi ona, giro ezin hobea!
"Pretty woman", "Araban bagara",   "Toodle pip"...soinuen artean gozatu genuen.  EMUSIKeko "Musikatu bizitza" abestia denok batera abestuta amaitu zen aurtengo ekitaldia! Datorren urterarte!!!!

TUTTI KONTZERTUA

Bihar, martitzenean, ikasturteari amaiera emateko, IV.TUTTI KONTZERTUA egingo dogu musika-eskolako plazan, arr.7:30ean.
Flauta, klarinete, txelo, txistu, biolin taldeak, koroak eta harrerako kantari txikiak, eta haize taldeak, metal taldea eta ‘Arrekatxutxa taldeak’  parte hartuko dute saio honetan. Amaieran guztiak batera ‘Musikatu bizitza’, EMUSIKeko abestia kantatuko dogu.

Eta urtero bezala, Musika eskola ZAHARREN EGOITZAraino eramango du soinu alaiak!!!




   

MUSEUENMUSIKA

EGUAZTENEAN hasten gara MUSEUNMUSIKA zikloarekin. Arratsaldeko 7:30ean izango dira kontzertuak. Gonbidatuta zaude!!!!