MUSIKA ESKOLAKO TALDEEN ELKARTRUKEAK ASTEBURU HONETAN

 Asteburu honetan Musika Eskolako talde batzuek elkartrukeak egin dituzte. 

Erroxape Abesbatza Oinatin izan da; Aloña Abesbatzarekin batera hartu dute parte kontzertuan. Beste alde batetik, gitarrako 10 ikasle Bilboko XXII. Gitarra Topaketan aritu ziren.

Prestaketa lan mardula egin ostean musikaz gozatu dute!






LEHENENGO ARREKATXUTXA EGUNAK BERMEOKO KALEAK TRIKITIXA DOINUZ BUSTI ZITUEN PASA DEN ZAPATUAN

Pasa den zapatuan Bermeoko kaleek Arrekatxutxa Egunaren lehenengo edizioa hartu zuten. Arrekatxutxa Trikitixa Taldeko eta Arrasateko Trikitixa Eskolako 130 musikari baino gehigok bat egin eben Alde Zaharra, Lamera eta Portu Zaharra Trikitixa doinuekin bustiz. Jardunaldi guztiz arrakastatsua!!



TXISTU ETA DANBOLIN GIRO APARTA BUSTURIALDEKO TXISTU EGUNEAN

Bermeoko Udalaren Musika Eskolako txistu ikasleek, Kankinkabara Txistu Taldeko kideekin batera, EAn ospatutako Busturialdeko Txistu Egunean parte hartu zuten pasa den zapatuan. Giro aparta, protagonista nagusi batekin: txistu eta danbolin soinuak. Aupa zuok!!!




TRIKITIXA DOINUEK PORTU ZAHARRA ETA LAMERA ALAITUKO DUTE ZAPATU HONETAN

Zapatu honetan Trikitixa doinuek Bermeoko Portu zaharra eta Lamera alaituko dute Arrekatxuta Egunaren ospakizunaren baitan. Lameran hasiko da, 12:00etan, eta Arrasateko Trikitixa Elkartea gonbidatu moduan jardungo da. Ez ezazu galdu!!