TUTTI KONTZERTUA


 
 Ikasturte amaierako kontzertu zikloari hasiera eman diogu. Guztira, dozena bat kontzertu emango ditugu herriko hainba eszenatoki desberdinetan; hala nola, zaharren egoitzan 4 kontzertu, pop rock gunea kafe antzokian, Txistu alardea frontoian, kamara kontzertuak arrantzale museoan eta Musika eskolako audizio-gelan.

Datorren martitzenean, ekainaren 2an,  III.Tutti kontzertua egingo dugu;  musika eskolako talde guztiak aterako gara kantu banakin. Ekintza, arratsaldeko 7:30ean, musika eskolako plazan izango da. Aurtengoan, Bermeoko Txalapartari taldeak  parte hartuko dute hiru kantutan.

Errepertorioan saiatu gara herri kantei pisua ematen. Egiaren “Gure Tala” “Koldobike”, “Mustafa”, “Hau dok”, “Bermiotarrak”. Bada kantu propio ikasitakoa, “Portura doazenien” Zaharren egoitzan dagoen Juli Izagirre andreari entzunda jasotako kantu zaharra da. Gustura ikasi dugu antzinako kantu zaharra.

Egitaraua, ondoko tema ezagunek osatuko dute; “Happy”, “Mary Poppins”, “Funk town” edota “La vida es bella”.

Informazioa eta ekintzen argazkiak musika eskolako blogean jartzen ditugu: bermeokomusikaeskola.blogspot.com.es

NIRE LEHEN KONTZERTUA

7 URTEKO IKASLEEN KONTZERTUA
Gaur,entzuteko aukera izango dugu gure ikasle txikiak. Kontzertu alaia eta koloretsua!!!!

ERAKUSKETA MODERNOA

DBH 3.maila MUSIKA ESKOLAN

DBHko ikasleen txanda izan da gaur. Musika-eskolara hurreratu dira rock, pop, funky...soinuak entzuten. Elizalde ikastola, Sagrado Corazon eta Institutoko ikasleak, batería, gitarra elektrikoa, baxu eletrikoa, saxofoia eta tronpeta ikusi eta entzun dabe.

NIRE LEHEN KONTZERTUA

MAIATZAK 19, martitzena, arr.6:30ean, AUDIZIO-GELAN

Zazpi urteko txikiak bere LEHEN KONTZERTUA emango dabe datorren martitzenean.
6 urteko ikasleak gonbidatuta daude kontzertu hau entzuteko, izan ere aukera izango dabe hainbat instrumentu entzuteko.

ARRAIN AZOKA

MUSIKA-ESKOLA ARRAIN AZOKAN
BARIKUAN, konboak portuan joko dabe, arr.7:30ean, ez galdu!!! ZAPATUAN, kalejiran, Harrera D maila, koro txikia, Kankinkabara eta Arrekatxutxa trikitixa-pandero taldeak, hau ere ez galduuu!!

MUSIKALDIA 15: ERRENTERIA

Zapatuan, egun osoa musikarekin TONUAN JARRI genuen Errenteria herria!
Primerako eguna igaro genuen. Goizean gune desberdinetan abesten eta jotzen, arratsaldean kalejiran!!!
Antolaketa bikaina, giro aparta eta betiko moduan, musika lagunak egiten!!!
Orain Arrain azokarako prest!!!!

MUSIKALDIA ERRENTERIAN

Zapatuan, Musika eskola MUSIKALDIra doa, Errenterira, Musika eskolen jaialdira!!
KANKINKABARA Txistu taldea,
ARREKATXUTXA pandero-trikitixa taldea eta
ERROXAPE abesbatza
TONUAN JARRI lelopean igaroko dogu eguna!!!!

ERAKUSKETA DIDAKTIKOAK

HERRIKO IKASTETXEAK MUSIKA ESKOLAN!!!
Gaur, txikien bisita izan dugu Musika eskolan. LH1 eta 2.mailako ikasle txikiak etorri dira  "ENARAri MUSIKA GUSTATZEN ZAIO" ipuin musikatua entzutera!! Ze ondo pasatu dogu!!!