GABON DOINUAK MUSEOAN

ARRANTZALE MUSEOAN egon gara, atzo eta gaur: biolinistak, txeloak, trikiak, piano, gitarrak, flautak... entzuteko aukera izan dogu, toki paregabea!!!!











MUSIKA ESKOLA AZOKAN

Zapatuan, urtero lez, KORO TXIKI, HAIZE-TALDE eta ERROXAPE ABESBATZA egon ziren azokan gabon giroan abesten.
Olentzero ere ageri zan, gozoki pillo bat bananduz!!!







BAGA. BIGA, HIGA...


Astelehenean, abenduaren 18an, 19:00etan, Musika-eskolako
audizio gelan, BERBALDI MUSIKATUA eskaiñiko dabe Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek. 
Sarrera doakoa izango da.

 ‘Baga, Biga, Higa’ ikuskizun multimedia horretan euskerazko musikaren transmisinoa eta sustapena eragin gura dabe Markezek eta Elorrietak eta ekitaldian biak izango dira hizlari eta kantari. Izan be, hitzez bakarrik ez, kantuz be islatuko dabez ‘Baga’, iragana; ‘Biga’, oraina eta ‘Higa’, etorkizunerako erronka eta aukerak.

 Berbaldi musikatuaren bidez, gazteek eta generazino barriek Euskal Herriko musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi daien lortu gura da.

GABONAK DIRAZ ETA....


BERMEOKO MUSIKA ESKOLAK INSTRUMENTU BANKUA SORTUKO DU

Siriako Musika eskoletara bidaltzeko instrumentuak bilduko dira, baliabide eskaseko umeak erabil ditzaten.
MUGARIK GABEko MUSIKARIAK Gobernuz kanpoko erakundearekin sinatutako lankidetza hitzarmena dela medio, BERMEOKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAK parte hartuko du ekimenean. 

Kanpaina abenduaren 20an, bukatuko da. 
Instrumentua erabiltzen ez baduzu edota osagaiak (arkuak, baketak, hariak, kañak....) erretiratuta badituzu, ekarri Musika-eskolara.

MUSIKA, TXOKO GUZTIETARA HELDU DADILA!!!!!

Informazio gehiago idazkaritzan.

GABONETAKO EKINTZAK!!

Hemen dator urte bukaera eta horrekin batera prestatu ditugun ekintzakkk!