MUSIKA ESKOLA ZAHARREN EGOITZAN

BIOLINA, GITARRA, AKORDEOIA, TXISTUA eta ALBOKA joleak izan dira gaur zaharren egoitzan. Ordu erdi inguruko kontzertua eman dute.
Biharko egitaraua:
17:00etan- ERROXAPE ABESBATZA Zaharren egoitzan
18:00etan- ERROXAPE ABESBATZA eta KORO TXIKI Egoitz Alai zaharren egoitzan
18:30etan- TRIKITIXA-PANDERO zaharren egoitzan.

MUSIKA ESKOLAKO TALDEAK GABON KONTZERTUAN

Hainbat GABON KANTU izan genitun entzungai Sta.Eufemia elizan.
Hurreratu zineten guztioi MILA ESKER gure lana entzuteagatik eta txalotzeagatik!!
Gaur Zaharren egoitzan egongo gara!!!

AZOKAN GABON DOINUAK OPARI

Zapatuan dozena bat kantu entzungai izan ziran; soka talde, haize talde, akordeoi, koro txiki eta Erroxape abesbatzaren eskutik.
GABON AZOKAN GAUDE
JANARI GOZOAK DAUDE
GURE KANTU EDERREKIN
OPARI EDERRAK EGIN!!!

GABON AZOKA

Bihar, AZOKA musikaz jantziko dugu.
GABON AZOKAN gaude
JANARI gozoak daude
GURE KANTU ederrekin
OPARI ederrak egin!!!

HARRERA Dko FUNTZIOA

6 urteko ikasleak instrumentu txikiean orkestra egin dute.
Egur bat, egur bi kantua interpretatu dugu, Musikariak izan da, pajaritatxoa jantzita atera gara.
Oreka TXn melodía batekin mugimenduen dantza egin dugu.
Oso pozik geratu gara. Dena ondo atera zaigu!
Orain GABON KANTAK kantatzera goaz!
KANTUA BIZIA DA!!!!!

HARRERA Bko FUNTZIOA

5 urteko ikasleen txanda izan da atzo.
"Paristik natorren" kantuan tripa, eskua, izterrak, papoa eta ipurdia jo ditugu. Jarrain, "Jolasten" kantuan kaxa txinatarraren soinu desberdinekin jo dugu. Amaitu dugu "ipurdi" dantzarekin.
Zer ondo egin dugu dena!!!

HARRERA Ako IKASLEEN FUNTZIOA

Lehen musika funtzioa egin dugu. Tximeleta eta Bon bon bolona kantuak kantatu ditugu. Tximeleta lore gainean dantzan ibili dugu. Sandie Shaweb "puppet on a string" melodiaren doinuak entzunda makilatxoekin mugimendua egin dugu. Txalo asko egin digute!!

MUSIKARIAK KALEAK ALAITZEN

MUSIKA ESKOLAKO TRIKITIXA eta PANDEROko ikasleak, zapatuan atera ziren alde zaharreko kaleetan zehar kantak jotzen eta kantaten.
Giro ezin hobean, eguraldia ez zen aitzakia izan Sta.Zezili eguna ospatzeko!!!!!

MUSIKALEAN 14

Arrosa kolorez jantzita atera gara kantari KORO TXIKIko kantariak eta TRIKITIXA-PANDEROko lagunak.
Kantatu eta dantzatu ostean, aurreskuarekin amaitu dogu emanaldia.
Musikari guztioi ZORIONAK!! zapatuan STA ZEZILI EGUNE!!!!!

MUSIKALEAN 14

Sta Zezili eguna, Musikarien patroia.!!!
Aurten ere EHM Elkarteak MUSIKALEAN antolatu du zazpigarren urtez. Musika eskolatik KORO TXIKIA eta TRIKITILARI ta PANDEROAk irtengo dira Musika eskolako plazara, arratsaldeko 6:00etan!
Gonbidatuta zaudete!!!!!!

DGH HANNOVEReko KORO SINDIKALA, ZORNOTZAKO OTXOTEA ETA KANKINKABARA TXISTU TALDEA

DGB CHORE
Martitzenean egin zen, Nestor Basterretxea aretoan. Errepertorio zabala entzun genuen, kantu errebindikatiboetatik Afrikako erritmoetara bidaiatu genuen.
hemen argazki batzuk!!!

HANNOVEReko KORO SINDIKALA

DGB KOROA
Urtero lez, Gernikako azken urriko astelehenean etortzen da Hannovereko DGB KOROA kantatzen. 
Aurten Bermeora urreratuko da eta Zornotzako Otxote eta Bermeoko musika eskolako Kankinkabara Txistu taldearekin batera, kontzertu bat emango dute.


HASI GARA........

....PARTITURA BERRIAK ATRILEAN JARRI ETA KANTA BERRIAK IKASTEN!!!!!!
Hainbat kontzertu dugu aurreikusita aurtengo ikasturtean zuei eskaintzeko. Hona hemen taula



AZAROA 20 Musikalean Musika eskolan

ABENDUA

10-11
Harrera erakusketa
Musika eskolan
16
Gabon kontzertuta
Sta.Eufemia elizan
17-18
Gabon kontzertua
Zaharren egoitzan
20
Gabon azoka
Merkatu plazan
22
Gabon kontzertua
Musika eskolan
URTARRILAK
5
Errege kabalgata
Kalejiran
OTSAILA
10
8-11 urteko ikasleen kontzertua
Nestor Basterretxean
MARTXOA
10-11-12
Kamara kontzertuak
Musika eskolan
25-26
Harrera erakusketa
Musika eskolan
MAIATZA
9
Musikaldia
Errenterian
19
Nire lehen kontzertua
Musika-eskolan
??
Arrain azoka
kalejiran
EKAINA
2
“Tuttia”
Musika eskola plzan
3
“Musika taldean”
Nestor Basterrean.
6
Erromeidxe
Kalejira
8
“Musika taldean”
Musika-eskolako plazan
9
Konboak
Kafe antzokian
13
XIV.Txistu Alardea
Frontoian
16
“Musika nagusi”
Musika-eskolan
11-17-18
“Jai-jai”
Zaharren egoitzan


OPORRETAN!!

Ikasturtea amaitu dugu!
Irailetik ekaineko tartean hainbat partitura berri ikasi doguz. 
Batzuk oso errazak, beste batzuk kostata baina azkenean atera ditugu.
Kontzertuak  ere pila pila egin ditugu.
Entzuleak ere izan ditugu beren esker ona adierazten.
Gu, orain, OPORRETAN goaz!
Ondo pasa eta musikari egin tartea zuen eguneroko bizian!!!!!
IRAILAren 11an hasiko gara berriro!

Kontuz!!!!!: irailaren 15 eta 16 JAI EGINGO DUGU