MUSIKA ESKOLA ZAHARREN EGOITZAN

BIOLINA, GITARRA, AKORDEOIA, TXISTUA eta ALBOKA joleak izan dira gaur zaharren egoitzan. Ordu erdi inguruko kontzertua eman dute.
Biharko egitaraua:
17:00etan- ERROXAPE ABESBATZA Zaharren egoitzan
18:00etan- ERROXAPE ABESBATZA eta KORO TXIKI Egoitz Alai zaharren egoitzan
18:30etan- TRIKITIXA-PANDERO zaharren egoitzan.

MUSIKA ESKOLAKO TALDEAK GABON KONTZERTUAN

Hainbat GABON KANTU izan genitun entzungai Sta.Eufemia elizan.
Hurreratu zineten guztioi MILA ESKER gure lana entzuteagatik eta txalotzeagatik!!
Gaur Zaharren egoitzan egongo gara!!!

AZOKAN GABON DOINUAK OPARI

Zapatuan dozena bat kantu entzungai izan ziran; soka talde, haize talde, akordeoi, koro txiki eta Erroxape abesbatzaren eskutik.
GABON AZOKAN GAUDE
JANARI GOZOAK DAUDE
GURE KANTU EDERREKIN
OPARI EDERRAK EGIN!!!

GABON AZOKA

Bihar, AZOKA musikaz jantziko dugu.
GABON AZOKAN gaude
JANARI gozoak daude
GURE KANTU ederrekin
OPARI ederrak egin!!!

HARRERA Dko FUNTZIOA

6 urteko ikasleak instrumentu txikiean orkestra egin dute.
Egur bat, egur bi kantua interpretatu dugu, Musikariak izan da, pajaritatxoa jantzita atera gara.
Oreka TXn melodía batekin mugimenduen dantza egin dugu.
Oso pozik geratu gara. Dena ondo atera zaigu!
Orain GABON KANTAK kantatzera goaz!
KANTUA BIZIA DA!!!!!

HARRERA Bko FUNTZIOA

5 urteko ikasleen txanda izan da atzo.
"Paristik natorren" kantuan tripa, eskua, izterrak, papoa eta ipurdia jo ditugu. Jarrain, "Jolasten" kantuan kaxa txinatarraren soinu desberdinekin jo dugu. Amaitu dugu "ipurdi" dantzarekin.
Zer ondo egin dugu dena!!!

HARRERA Ako IKASLEEN FUNTZIOA

Lehen musika funtzioa egin dugu. Tximeleta eta Bon bon bolona kantuak kantatu ditugu. Tximeleta lore gainean dantzan ibili dugu. Sandie Shaweb "puppet on a string" melodiaren doinuak entzunda makilatxoekin mugimendua egin dugu. Txalo asko egin digute!!

MUSIKARIAK KALEAK ALAITZEN

MUSIKA ESKOLAKO TRIKITIXA eta PANDEROko ikasleak, zapatuan atera ziren alde zaharreko kaleetan zehar kantak jotzen eta kantaten.
Giro ezin hobean, eguraldia ez zen aitzakia izan Sta.Zezili eguna ospatzeko!!!!!