IGO DRIVE, IZAROKO NESKAK, KONBO SATELITEA, KONBO GAZTE, KIRKILLE, KONBO NAGUSI eta GUSTAKO LEKIDASTE KONBOEN emanaldi ederra!! Nirvana, Neil Young, Itoitz... en abestiak zuzenean entzuteko aukera izan dugu!!!
KONBOAK KALEAN!!
ASTEBURU MUSIKALA!!
Zapatuan, Musikaldi26 Legazpin ospatu zen, Musika eskolatik KONBO NAGUSI eta KANKINKABARA TXISTU taldearen erdia joan ziren, besteak ARRAIN AZOKAN kalejiran!!
ARREKATXUTXA trikitixa-pandero taldea Arrain azokan kalejiran ibili ziren!!! Kriston giroa sortu zuten!!!
ARRAIN AZOKA 2026
Musika eskolatik, urtero moduen, KANKINKABARA txistu taldea eta ARREKATXUTXA TRIKI-PANDERO taldeak irtengo dira kalejiran, zapatuan, 12:00etatik aurrera, lameran!!!!
HERRIKO IKASTETXEAK MUSIKA ESKOLAN
Atzo, herriko ikastetxeetako LH 1.eta 2.mailako ikasleek etorri ziren MUSIKA ESKOLA ezagutzen. Bermeoko abestiak, bertsio desberdinetan zuzenean entzuteko aukera izan zuten, musika eskolako irakasleak interpretatuz!!
Hemen argazki batzuk!!
DBH3KO IKASLEEK MUSIKA INSTRUMENTUEN NONDIK NORAKOAK EZAGUTU DITUZTE GAUR ERAKUSKETA MODERNOAREN BAITAN
Eleizalde Ikastolako, Sagrado Corazón ikastetxeko eta IES Ignacio Arocena - Benito Barrueta BHI zentroko DBH3ko ikasleek musika-instrumentu ezberdinen nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dute gaur goizean Musika Eskolak antolatutatako Erakusketa Modernoaren baitan.
Eskerrik asko erakusketa hontean parte hartzeagatik. Plazer bat izan da parte zuon presentzia eta lankidetza izatea!
MUSIKA ESKOLAKO TALDEEN ELKARTRUKEAK ASTEBURU HONETAN
Asteburu honetan Musika Eskolako talde batzuek elkartrukeak egin dituzte.
Erroxape Abesbatza Oinatin izan da; Aloña Abesbatzarekin batera hartu dute parte kontzertuan. Beste alde batetik, gitarrako 10 ikasle Bilboko XXII. Gitarra Topaketan aritu ziren.
Prestaketa lan mardula egin ostean musikaz gozatu dute!
MUSIKA ESKOLAKO GITARRA IKASLEEK BILBOKO XII. GITARRA TOPAKETAN HARTUKO DUTE PARTE
Zapatu honetan Musika Eskolako gitarra ikasle batzuek Bilboko XII. Gitarra Topaketan hartuko dute parte. Zorte on emanladian!!!!
LEHENENGO ARREKATXUTXA EGUNAK BERMEOKO KALEAK TRIKITIXA DOINUZ BUSTI ZITUEN PASA DEN ZAPATUAN
Pasa den zapatuan Bermeoko kaleek Arrekatxutxa Egunaren lehenengo edizioa hartu zuten. Arrekatxutxa Trikitixa Taldeko eta Arrasateko Trikitixa Eskolako 130 musikari baino gehigok bat egin eben Alde Zaharra, Lamera eta Portu Zaharra Trikitixa doinuekin bustiz. Jardunaldi guztiz arrakastatsua!!
TXISTU ETA DANBOLIN GIRO APARTA BUSTURIALDEKO TXISTU EGUNEAN
Bermeoko Udalaren Musika Eskolako txistu ikasleek, Kankinkabara Txistu Taldeko kideekin batera, EAn ospatutako Busturialdeko Txistu Egunean parte hartu zuten pasa den zapatuan. Giro aparta, protagonista nagusi batekin: txistu eta danbolin soinuak. Aupa zuok!!!
TRIKITIXA DOINUEK PORTU ZAHARRA ETA LAMERA ALAITUKO DUTE ZAPATU HONETAN
Zapatu honetan Trikitixa doinuek Bermeoko Portu zaharra eta Lamera alaituko dute Arrekatxuta Egunaren ospakizunaren baitan. Lameran hasiko da, 12:00etan, eta Arrasateko Trikitixa Elkartea gonbidatu moduan jardungo da. Ez ezazu galdu!!
UDABERRIKO KONTZERTUAK EKIMENAK MUSIKA DOINUZ BETE ZUEN ATZO SANTA EUFEMIA ELIZA
Musikaz eta emozioz beteriko arratsaldea bizi izan genuen atzo Bermeoko Santa Eufemia elizan Udaberriko Kontzertuak ekimenarekin.
ARREKATXUTXA TALDEAK TRIKI ETA PANDERO DOINUZ BUSTI DU ZAHARREN EGOITZA
Gaur goizean Arrekatxutxa Triki eta pandero taldearen txanda izan da. Euren triki eta pandero doinuek Zaharren Egoitza girotu dute. Mila esker jasotako harreragatik!
MUSIKA ESKOLAKO TXISTU IKASLEAK ZAHARREN EGOITZA GIROTZEN
Pasa den eguztenean, martxoak 18, Musika Eskolako txistu-ikasle batzuek Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitza txistu soinuekin girotu zuten. Musika adin guztientzako onura delako!
UDABERRIKO KONTZERTUAK EMANALDIA BUELTAN DA! BIHAR, MARTXOAREN 24AN, SANTA EUFEMIA ELIZAN!
Musika Eskolako taldeak prest daude Udaberriko kontzertuak emanaldirako. Bihar, martxoak 24, 19:00etatik aurrera Santa Eufemia elizan, ikasle-taldeek urtean zehar landutako doinu eta abestiak interpretatuko dituzte. Ez ezazu galdu!
TXISTU, PANDERO ETA PIANO IKASLEEN EMANALDIEK ITXI DUTE MUSIKAREN OLATUAK JARDUNALDIAK
Txistu, pandero eta piano ikasleen emanaldiek itxi dute gaur arratsaldean Musikaren Olatuak kamara-kontzertu jardunaldien hirugarren eta azken eguna. Eskerrik asko hiru egun hauetan bertaratutako guztiei. Beste behin ere frogatu dugu musika, partekatzen bada, gehiago gozatzen dela.
MUSIKAREN OLATUAK EMANALDIAREN BIGARREN JARDUNALDI ARRAKASTATSUA
Musikaren Olatuaren bigarren jardunaldiak tronpeta, saxo, biolontxelo, trikitixa, piano, gitarra elektriko, baxu, klarinete eta flauta soinu ederrak utzi zituen atzo arratsaldean, martxoak 10. Bertaratu zirenek asko gozatu zuten musika giroaz. Gora musika!!
















