AZKEN TXANPAKO EKINTZAK!!!

DATORREN ASTEKO AGENDA.
*Ekainaren 4an, martitzena, "TUTTI" kontzertua, arr. 07:30etan, Musika-eskolako plazan (euria bada Sta.Eufemia elizan).
*Ekainaren 5ean, eguaztena, "MUSIKA TALDEAN" kontzertua, arr. 07:30etan, Nestor Basterretxea aretoan.
*Ekainaren 8an, XII.Txistu Alardea, arr. 08:00etan, Artza frontoian. Kantari gonbidatua: Leire Gotxi.
 

ARRAIN AZOKAN MUSIKA NAGUSI!!!

Arrain azoka 2013!!
Musika eskolako haize taldeak, koro txikiak, akordeoilariak, txistulariak, pandero eta trikitixa taldeak, herriko kaleetan zehar ibili dira. Eguerdi aldean, kalejiran eguzkia lagun, hainbat musikari gazte eta heldu, beren instrumentuekin Arrain Azokaren inguruan kantuan eta dantzan jarri zituzten herritarrak!
Musikarekin jaia biziagoa da! Hurrengoan ere gu prest egongo gara!

NIRE I.KONTZERTUA

NIRE I.KONTZERTUA eskeiñi digute 7 urteko ikasleak. Kontzertu politta, jendetsua eta oso musikala.
Hemen argazki gutxi batzuk!!!!

ERAKUSKETA DIDAKTIKOAK

Gaur, herriko ikastetxeetako ikasleak etorri dira musika-eskolara. Bertan, ipuin baten bitartez instrumentuen magia erakutsi zaie.
Argazki batzuk!!!!

13/14 IKASTURTEKO MATRIKULA EPEA

Matrikulatzeko epea zabaldu dogu: MAIATZAren 6tik 20ra!!
Pasa idazkaritzatik matrikula egiten!. 
Epe barruan ez dena matrikulatzen, ez zaio plazarik gordeko!!!!