DOINUAK ZAHARREN EGOITZAN

 Datorren martitzenean, apirilaren 30ean, FLAUTAko ikasleok, Sancti Spiritus   zaharren egoitzara hurbilduko gara!!      
 Egoileekin batera musikaz gozatzeko unea izango dugu!!!

 


X.GITARRA TOPAKETA


 Datorren domekan, apirilaren 27an, Bilboko Juan Crisostomo de Arriagan ospatuko da.  Hemen gure gitarristak jo ta su obrak ikasten!!!



UDABERRIKO KONTZERTUA!!

 MUSIKA ESKOLAKO TALDEAK

Martxoaren 19an, Sta.Eufemia elizan egin dugu bigarren hiruhilabeteko azken kontzertua!!!

Albokalariak, trikitilari-panderoak, flauta, biolinak, koroa, haize taldea, txistulariak.... aukera zabala izan dugu mota guztietako musikaz gozatzeko!!!!

The Uski's, Mike Oldfield, Izaro Andrés, Kortatu... ren temak entzun doguz atzo!!!











DOINUAK ZAHARREN EGOITZAN!

 Datorren astean Musika eskola Zaharren egoitzan egongo da!!!

Gure nagusiekin batera gozatuko dugu musikarekin; triki-pandero, flautak eta biolinak!!!


MUSIKAREN OLATUAK

 Eta gaur amaitu dugu "Musikaren Olatuak" izeneko aste musikalarekin!!! Musikaz blai eginda geratu gara. Gaurkoan,





PIANO, GITARRA ELEKTRIKOA, BAXUA, BATERIA eta AHOTSA
entzuteko aukera izan dogu!!! Konbo gazte baten "debuta" ere izan dogu!!!


MUSIKAREN OLATUAK

 Eguaztenean, hirugarren egunean, "MUSIKAREN OLATUAK" egitarauaren barruan, PIANO, FLAUTA, BIOLIN, TXISTU eta ALBOKAko instrumentistak aritu ziren!!!Giro BIKAINA!!




MUSIKAREN OLATUAK

 Martitzenean, bigarren olatu eguna, FLAUTA, SAXO, KLARINETE, 
TRONPETA,  GITARRA eta BAXU  ELEKTRIKOko IKASLEAK!!!













MUSIKAREN OLATUAK

 BATERIAko IKASLEAK

"Musikaren Olatuak" izeneko kamara kontzertuak martxan dira! Bateria-jotzaileak aritu ziren atzo Musika Eskolan, 30 minutuko saioa eskainiz.



Erritmo atseginak eskaini zituzten!

PIANO TOPAKETA DURANGON!!

 Musika eskolako hiru ikaslek parte hartu zuten; Joane Asolo, Amets Andrews eta Haizea Egües.

Aurten  topaketa, otsailaren 25ean, domekan, ospatu zen Durangon. Bertan, 470 pianista batu ziren pianoaz disfrutatzeko eta partekatzeko.

Egun ederra!!!


 



MUSIKA DOINUAK ZAHARREN EGOITZAN!!!

 Atzo, martizena, musika eskolako FLAUTA eta BIOLIN jotzaileak 35'ko saioa egin zuten zaharren egoitzan. Gustora egon ziran, bai jotzaileak baita entzuleak ere!!!

Laster arte!!!!




MUSIKAREN OLATUAK!!


 MARTXOAREN 4tik 7ra, Kamara kontzertuak antolatu ditugu musika eskolan.

Binaka, taldeka, bakarka.... entzuteko aukera izango dugu.

Saioak musika eskolako audizio-gelan izango dira, 19:30ean. 

HARRERA MAILAKO FUNTZIOAK

 Urtarrilean ere izan ditugu musika saioak. Oraingoan, HARRERAko ikasleak. Tximeletak kantuan jarri dituzte. Platera eta panderoari soinu politak atera dizkie.

Kanuto,  orkestan partaide izan da, Beatlesen melodia perkusioan atera dute eta,,, Rasta rasta kantuan asmatu ote dute non dagoen pelotatxoa?

Horrelaxe ba, 

Musika zuzenean eskaini dute musikari txikiek!!!