EUSKAL HERRIKO TXISTULARIEN ELKARTEA BERMEON

Euskal Herriko Txistularien Elkarteak, Bermeoko herria aukeratu du urteroko Batzar Orokorra egiteko.

Datorren zapatuan, hilak 12,  Arrantzaleen Museoan egingo dute. Bermeoko udalak harrera egin ostean euren batzarra egingo dute Euskal Herri osotik etorriko diren 90 txistulariek. Bertan, besteak beste, zuzendaritza berria aukeratuko dute.

Batzar aurretik, diana joko dute Kultur etxetik hasita udaletxeko plazararte.

Eguerdian, lameran, kontzertua emango dute eta ostean anaitasun bazkariarekin bukatuko dute eguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario