TUTTI KONTZERTUA


 
 Ikasturte amaierako kontzertu zikloari hasiera eman diogu. Guztira, dozena bat kontzertu emango ditugu herriko hainba eszenatoki desberdinetan; hala nola, zaharren egoitzan 4 kontzertu, pop rock gunea kafe antzokian, Txistu alardea frontoian, kamara kontzertuak arrantzale museoan eta Musika eskolako audizio-gelan.

Datorren martitzenean, ekainaren 2an,  III.Tutti kontzertua egingo dugu;  musika eskolako talde guztiak aterako gara kantu banakin. Ekintza, arratsaldeko 7:30ean, musika eskolako plazan izango da. Aurtengoan, Bermeoko Txalapartari taldeak  parte hartuko dute hiru kantutan.

Errepertorioan saiatu gara herri kantei pisua ematen. Egiaren “Gure Tala” “Koldobike”, “Mustafa”, “Hau dok”, “Bermiotarrak”. Bada kantu propio ikasitakoa, “Portura doazenien” Zaharren egoitzan dagoen Juli Izagirre andreari entzunda jasotako kantu zaharra da. Gustura ikasi dugu antzinako kantu zaharra.

Egitaraua, ondoko tema ezagunek osatuko dute; “Happy”, “Mary Poppins”, “Funk town” edota “La vida es bella”.

Informazioa eta ekintzen argazkiak musika eskolako blogean jartzen ditugu: bermeokomusikaeskola.blogspot.com.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario