MAIATZAK 27, MUSIKAZ BLAI!!

Atzoko eguna MUSIKAZ BLAI igaro genuen Musika eskolan.
Goizean herriko ikastetxeetako 3.DBHko ikasleek erakusketa izan zuten Musika eskolako baxu eleketriko, gitarra elektrika, bateria, saxofoi eta tronpetako irakasleen eskutik. Ostean, "Talo Face" Musika eskolako konboak kantua joaz amaitu zen ekitaldia.

NIRE LEHEN KONTZERTUA
Luca, bateria,  Garazi eta Aisa, piano, Katalin eta Jon, klarinete, Olatz, trikitixa, Lore eta Eider, flauta, Maialen eta Irune, txelo, Peio, saxofoi, Lur eta Igor gitarra eta Naroa biolin, bere lehen emanaldia eman zuten instrumentuarekin. Oso maila ona eman zuten. Gustura entzun genduzen beren lantxoak. Laguntzaileak ere izan genituen: Maria, Haizea, Aritz, Aroa, Ari, Haitz eta Nestor


KONBOEN ELKARTRUKEA
25 musikari gaztek musika ederra eskaini ziguten. Oraingoan Bermion tokatzen zen eta hori horrela, Soraluze eta Ondarruko konboak etorri ziren kontzertuan parte hartzera. Ordu bete pasatxoko kontzertua eman zuten Musika eskolako plazan. Urreratutako denak gustura entzun zituzten urtean zehar prestatutako kantuak! Zorionak denoi!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario