HARRERA Dko IKASLEAK

Eta gaurkoz, HARRERA Dko ikasleen funtzioarekin amaitzen dogu! Harrera Dko ikasleok, ORKESTA landu dogu. Danbor txikia, kaxa txinatarra eta txintxinakin ikasitako erritmoak jo ditugu EGUR BAT, EGUR BI Imanol Urbietaran kantua. Musikari txikiak garenez pajarita margoztua eraman dogu soinean. Oso ondo atera zaigu!! 2.ariketan OREKA TX taldearen "Txalaparta dantza" obrarekin 2ko mugimendu desberdinekin interpretatu ditugu. Mugimendu desberdinei izena jarri diegu (mailua, ideia, goma jolasa, txalo dantza, xirristan, ipurdi dantza, gerriko miña, buruko miña, besarkada, kunfu) Ipuin txikitxoa egin dogu izenekin eta ondoren obraren forma errespetatuz mugimenduak sartu ditugu. Azkeneko kantuan JOSTAILU SORGINDUAK (Urtxintxa) familiakoek kantatu behar izan dute. Horixe izan da gure etxeko lana, etxekoei kantua erakustea funtzioan kantatzeko. Ondo kantatu dute, ongien azken esaldia kantatu dute. Mikel, Garazi, Maialen, Beñat, Laida, Jare, Alberto, Alaitz, Gotzon, Urko, Xabier, Julen, Izaro, Hegoi, Eider, Iker eta Nerea taldekideon partez mila esker gure kontzertura hurreratzeagatik!!! Laster arte!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario