Musikaz eta emozioz beteriko arratsaldea bizi izan genuen atzo Bermeoko Santa Eufemia elizan Udaberriko Kontzertuak ekimenarekin.
ARREKATXUTXA TALDEAK TRIKI ETA PANDERO DOINUZ BUSTI DU ZAHARREN EGOITZA
Gaur goizean Arrekatxutxa Triki eta pandero taldearen txanda izan da. Euren triki eta pandero doinuek Zaharren Egoitza girotu dute. Mila esker jasotako harreragatik!
MUSIKA ESKOLAKO TXISTU IKASLEAK ZAHARREN EGOITZA GIROTZEN
Pasa den eguztenean, martxoak 18, Musika Eskolako txistu-ikasle batzuek Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitza txistu soinuekin girotu zuten. Musika adin guztientzako onura delako!
UDABERRIKO KONTZERTUAK EMANALDIA BUELTAN DA! BIHAR, MARTXOAREN 24AN, SANTA EUFEMIA ELIZAN!
Musika Eskolako taldeak prest daude Udaberriko kontzertuak emanaldirako. Bihar, martxoak 24, 19:00etatik aurrera Santa Eufemia elizan, ikasle-taldeek urtean zehar landutako doinu eta abestiak interpretatuko dituzte. Ez ezazu galdu!
TXISTU, PANDERO ETA PIANO IKASLEEN EMANALDIEK ITXI DUTE MUSIKAREN OLATUAK JARDUNALDIAK
Txistu, pandero eta piano ikasleen emanaldiek itxi dute gaur arratsaldean Musikaren Olatuak kamara-kontzertu jardunaldien hirugarren eta azken eguna. Eskerrik asko hiru egun hauetan bertaratutako guztiei. Beste behin ere frogatu dugu musika, partekatzen bada, gehiago gozatzen dela.
MUSIKAREN OLATUAK EMANALDIAREN BIGARREN JARDUNALDI ARRAKASTATSUA
Musikaren Olatuaren bigarren jardunaldiak tronpeta, saxo, biolontxelo, trikitixa, piano, gitarra elektriko, baxu, klarinete eta flauta soinu ederrak utzi zituen atzo arratsaldean, martxoak 10. Bertaratu zirenek asko gozatu zuten musika giroaz. Gora musika!!
BATERIA, TRIKITIXA ETA PANDERO IKASLEEK EMAN DIOTE HARRERA MUSIKAREN OLATUAK EMANALDIARI
ERROXAPE ABESBATZAK ETA ARREKATXUTA TALDEAK MUSIKAZ BUZTI ZUTEN MARTXOAREN 8A
Pasa den larunbatean, Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Erroxape Abesbatzako kideek kantu-emanaldia eskeini zuten Santa Eufemia elizan ospatutako mezan. Ostean, Arrekatxutxa Triki eta Pandero Taldeak giroa berotzen jarraitu zuen kalejira batekin. Eskerrik asko egun honen ikusgarritasuna eta garrantzia nabarmentzen jarraitzeagatik!
ERROXAPE ABESBATZAK ORAINGO ETA LEHENGO IDAZKARIAK OMENDU DITU KANTU BIDEZ
Erroxape Abesbatzak kantu ederrak eskaini zituen pasa den ostiralean, Martxoak 8aren harira, oraingo eta lehengo idazkariak omentzeko antolatutako ekitaldian. Gora zuek!!!
GIRO ITZELA MUSIKA ESKOLAKO KONBO-KONTZERTUETAN!
Atzo, martxoak 3, giro ezinhobea bizi izan zen Musika Eskolako audizo-gelan. Taldeek dena eman zuten!
OTSAILAREN 28AN DURANGON OSPATUTAKO PIANO TOPAKETAN PARTE HARTU ZUTEN HIRU IKASLEAK OSO POZIK!
Pasa den otsailaren 28an Durangoko Piano Topaketan parte hartu zuten Musika Eskolako hiru ikasleek harro erakutsi dituzte lortutako diplomak. Aupa Zuek!
MUSIKA ESKOLAKO KONBOAK BUELTAN DIRA!!
ERROXAPE ABESBATZAKO ETA ARREKATXUTXA TALDEKO KIDEAK SANTA AGEDA EGUNEKO TRADIZIOA OSPATU ZUTEN ATZO
Erroxape
Abesbatzako eta Arrekatxutxa Triki-pandero taldeko kideek Bermeoko kaleak Santa
Agedako kalejira tradizionalaren soinuarekin eta emozioarekin bete zituzten
atzo. Ibilbidean zehar, taldeak geldialdi berezi bat egin zuen Zaharren
Egoitzan eta udaletxearen sarreran; bertan, Bermeoko alkateak kantuarekin
bat egin zuen, tradizioz, hurbiltasunez eta jai-izpirituz betetako une bat
konpartituz. Honela zioen kantak:
“Bermeotarrak
gu gara
abertzaleak
gainera
da etorri
gara alkate andrea
berorri agur
egitera”
Gora Santa Ageda!!!
MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEK GREGORIO SOLABARRIETA MUSIKARI BERMEOTARREN OMENEZKO ERAKUSKETA BISITATU DUTE
Musika Eskolako ikasle talde bik egunotan Nestor Basterretxea aretoan ikusgai dagoen Gregorio Solabarrietaren omenezko erakusketa bisitatu dute. Bisita honekin, ikasleek musikari bermeotarraren obra eta bizitzan sakontzeko aukera izan dute. Aupa zuek!!
GREGORIO SOLABARRIETAREN OMENEZKO ERAKUSKETA ABIAN DA!!!
Joan den ostiralean, urtarrilaren 23an, Nestor Basterretxea aretoan Gregorio Solabarrieta musikari bermeotarrari eskainitako erakusketaren inaugurazioa burutu zen. Omenaldi hunkigarria izan zen, bere bizitza eta ibilbide artistikoa zeharkatzen duena eta bere ondare musikala eta Bermeoko bizitza kulturalarekin duen lotura estua balioesten dituena. Otsailaren 1era arte ehgongo da ikusgai. Ez ezazue galdu!!!
GREGORIO SOLABARRIETA MUSIKARI BERMEOTARRAREN OMENEZKO ERAKUSKETA IKUSGAI NESTOR BASTERRETXEA ARETOAN
Bermeoko Udalak, Kankinkabara Txistu Taldearekin lankidetzan, Gregorio Solabarrieta musikari bermeotarrari eskainitako erakusketa bat aurkezten du.
Erakusketak
Bermeoko ondare kulturala eta identitatea balioan jartzea du helburu, baita
udalerriaren nortasuna indartzea ere, bere protagonista nabarmenen lana
erakutsiz. Kankinkabara Txistu Taldeak hainbat musikari bermeotarrek utzitako ondarea bildu eta nabarmentzen du,
eta oraingo honetan, jatorrian Miranda
de Ebron aurkeztutako erakusketa hau Bermeora ekarri du.
Erakusketa
urtarrilaren 23tik otsailaren 1era bitartean egongo da ikusgai Nestor
Basterretxea aretoan, 19:00etatik 21:00etara. Urtarrilaren 23an bertan, 19:00etan,
erakusketaren inaugurazio ekitaldia burutuko da Kankinkabara Txistu Taldearen
eskutik. Aurkezpen-ekitaldi labur bat izango da, erakusketaren xehetasunak
ezagutarazteko eta erakusketarekin lotutako bideo bat proiektatu da.
Gregorio Solabarrieta
Gregorio
Solabarrietak sei urte zituela ekin zion musika-ikasketei, Santa Eufemia
elizako koruan, Enrique Larrea organista eta maisuaren zuzendaritzapean.
Bederatzi urterekin hasi zen flautina jotzen; handik gutxira, klarineteari ekin
zion Bermeoko Udal Musika Bandan. 1913 eta 1916 bitartean Jose Antonio Erauzkin
bermeotarraren piano ikaslea izan zen. 16 urte besterik ez zituela Bilbora joan
zen bizitzera eta Bizkaiko Musika Akademian (gaur egun Juan Crisostomo Arriaga
Kontserbatorioa) sartu zen, Jesus Guridiren organo-ikasle zela. Ikasketak
amaitu ondoren, hogei urte besterik ez zituela, Arrasateko Udal Musika Bandako
zuzendari izendatu zuten.
1928an, Miranda de
Ebroko Udal Musika Bandaren zuzendaritza hartu zuen. Izan ere, hiri horretan
garatu zuen bere ibilbide musikalaren zatirik handiena eta arrasto kultural sakona
utzi zuen bertan. Bere gidaritzapean, Deportivo Mirandes futbol taldearen
biribilketa eta “A orillas del Ebro” jota bezalako lan ezagunak konposatu
zituen, hiriko kultura eta musika sustapenean lagunduz.
Bere lanik
ezagunena Kresaletan zarzuela da, Txomin Agirreren Kresala ohitura- eleberrian oinarrituta eta Augustin Zubikarai
idazle ondarrutarrak egokituta. Solabarrietak Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin
batera zuzendu zuen Ondarroako Alameda Antzokian, Bilboko Arriaga Antzokian eta
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
1965ean erretiroa
hartu zuenean, Miranda de Ebroko Orfeoiak eta Udal Musika Bandak omenaldi
hunkigarria egin zioten eta Udalak Hiriaren Zilarrezko Domina eman zion. Hil
ondoren, bere oroimenak bizirik dirau Miranda de Ebron: kale batek bere izena
darama eta Gregorio Solabarrieta Ganbera Orkestra Gazteak bere musika ondarea omentzen
jarraitzen du.