TXISTU, PANDERO ETA PIANO IKASLEEN EMANALDIEK ITXI DUTE MUSIKAREN OLATUAK JARDUNALDIAK

Txistu, pandero eta piano ikasleen emanaldiek itxi dute gaur arratsaldean Musikaren Olatuak kamara-kontzertu jardunaldien hirugarren eta azken eguna. Eskerrik asko hiru egun hauetan bertaratutako guztiei. Beste behin ere frogatu dugu musika, partekatzen bada, gehiago gozatzen dela.

















MUSIKAREN OLATUAK EMANALDIAREN BIGARREN JARDUNALDI ARRAKASTATSUA

Musikaren Olatuaren bigarren jardunaldiak tronpeta, saxo, biolontxelo, trikitixa, piano, gitarra elektriko, baxu, klarinete eta flauta soinu ederrak utzi zituen atzo arratsaldean, martxoak 10. Bertaratu zirenek asko gozatu zuten musika giroaz. Gora musika!!













BATERIA, TRIKITIXA ETA PANDERO IKASLEEK EMAN DIOTE HARRERA MUSIKAREN OLATUAK EMANALDIARI

Bateria, trikitixa eta panderoko ikasleek ireki dute gaur Musikaren Olatuak musika-emanaldia. Emanaldia ikasleen ahaleginaren eta dedikazioaren erakusgarri izan da. Aupa zuek!





















ERROXAPE ABESBATZAK ETA ARREKATXUTA TALDEAK MUSIKAZ BUZTI ZUTEN MARTXOAREN 8A

Pasa den larunbatean, Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko  Egunaren harira, Erroxape Abesbatzako kideek kantu-emanaldia eskeini zuten Santa Eufemia elizan ospatutako mezan. Ostean, Arrekatxutxa Triki eta Pandero Taldeak giroa berotzen jarraitu zuen kalejira batekin. Eskerrik asko egun honen ikusgarritasuna eta garrantzia nabarmentzen jarraitzeagatik!




ERROXAPE ABESBATZAK ORAINGO ETA LEHENGO IDAZKARIAK OMENDU DITU KANTU BIDEZ

Erroxape Abesbatzak kantu ederrak eskaini zituen pasa den ostiralean, Martxoak 8aren harira,  oraingo eta lehengo idazkariak omentzeko antolatutako ekitaldian. Gora zuek!!!









MUSIKA ESKOLAKO KONBOAK BUELTAN DIRA!!

Ez ahaztu Musika Eskolako konboen emanaldia izango dela bihar, martxoaren 3an, Musika Eskolako audizio-gelan. 19:30etatik aurrera izango da. Ez ezazue galdu!!!



ERROXAPE ABESBATZAKO ETA ARREKATXUTXA TALDEKO KIDEAK SANTA AGEDA EGUNEKO TRADIZIOA OSPATU ZUTEN ATZO

Erroxape Abesbatzako eta Arrekatxutxa Triki-pandero taldeko kideek Bermeoko kaleak Santa Agedako kalejira tradizionalaren soinuarekin eta emozioarekin bete zituzten atzo. Ibilbidean zehar, taldeak geldialdi berezi bat egin zuen Zaharren Egoitzan eta udaletxearen sarreran; bertan, Bermeoko alkateak kantuarekin bat egin zuen, tradizioz, hurbiltasunez eta jai-izpirituz betetako une bat konpartituz. Honela zioen kantak:

“Bermeotarrak gu gara

abertzaleak gainera

da etorri gara alkate andrea

berorri agur egitera”

Gora Santa Ageda!!!