BAGA. BIGA, HIGA...


Astelehenean, abenduaren 18an, 19:00etan, Musika-eskolako
audizio gelan, BERBALDI MUSIKATUA eskaiñiko dabe Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek. 
Sarrera doakoa izango da.

 ‘Baga, Biga, Higa’ ikuskizun multimedia horretan euskerazko musikaren transmisinoa eta sustapena eragin gura dabe Markezek eta Elorrietak eta ekitaldian biak izango dira hizlari eta kantari. Izan be, hitzez bakarrik ez, kantuz be islatuko dabez ‘Baga’, iragana; ‘Biga’, oraina eta ‘Higa’, etorkizunerako erronka eta aukerak.

 Berbaldi musikatuaren bidez, gazteek eta generazino barriek Euskal Herriko musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi daien lortu gura da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario