Atzo, eguaztena, San Prantzisko elizako klaustroan, BERMEO eta ZORNOTZAko musika eskoletako SOKA TALDEAK, kriston kontzertu polita eskeiñi ziguten!!
Rumba tropikala, Vivaldi, irlandar eta eskoziar soinuak... musikarekin batera bidaiatu genuenn!!!!
Martitzenean, SAGRADO CORAZON ikastetxetik eta ELEIZALDE ikastolatik bisitan etorri zitzaigun DBH3.mailako ikasleak!! Konbo, rock... temak entzuteko aukera izan zuten; gitarra elektrikoa, bateria, baxu elektrikoa, saxoa...
Musika eskolako konbo gazteko ikasleak ere jo zuten!!! Saio dibertigarria!!!!
Martitzenean etorri ziren bisitan herriko ikastetxeetako LH1 eta LH2ko ikasleak!!!
"Tourné" musikala egin genuen musika eskola barruan, doinu ezagunak entzunaz eta instrumentu desberdinak ezagutuz!!!!
Datorren MAIATZAren 14an, martitzena, 17:30ean, musika eskolako audizio-gelan prestakuntzako ikasleen I.Kontzertua!!!