
Datorren
martitzenean, ekainaren 2an, III.Tutti
kontzertua egingo dugu; musika eskolako
talde guztiak aterako gara kantu banakin. Ekintza, arratsaldeko 7:30ean, musika
eskolako plazan izango da. Aurtengoan, Bermeoko Txalapartari taldeak parte hartuko dute hiru kantutan.
Errepertorioan
saiatu gara herri kantei pisua ematen. Egiaren “Gure Tala” “Koldobike”, “Mustafa”, “Hau dok”, “Bermiotarrak”. Bada
kantu propio ikasitakoa, “Portura
doazenien” Zaharren egoitzan dagoen Juli Izagirre andreari entzunda
jasotako kantu zaharra da. Gustura ikasi dugu antzinako kantu zaharra.
Egitaraua,
ondoko tema ezagunek osatuko dute; “Happy”,
“Mary Poppins”, “Funk town” edota “La
vida es bella”.
Informazioa
eta ekintzen argazkiak musika eskolako blogean jartzen ditugu: bermeokomusikaeskola.blogspot.com.es
No hay comentarios:
Publicar un comentario