Atzoko eguna MUSIKAZ BLAI igaro genuen Musika eskolan.
Goizean herriko ikastetxeetako 3.DBHko ikasleek erakusketa izan zuten Musika eskolako baxu eleketriko, gitarra elektrika, bateria, saxofoi eta tronpetako irakasleen eskutik. Ostean, "Talo Face" Musika eskolako konboak kantua joaz amaitu zen ekitaldia.
NIRE LEHEN KONTZERTUA
Luca, bateria, Garazi eta Aisa, piano, Katalin eta Jon, klarinete, Olatz, trikitixa, Lore eta Eider, flauta, Maialen eta Irune, txelo, Peio, saxofoi, Lur eta Igor gitarra eta Naroa biolin, bere lehen emanaldia eman zuten instrumentuarekin. Oso maila ona eman zuten. Gustura entzun genduzen beren lantxoak. Laguntzaileak ere izan genituen: Maria, Haizea, Aritz, Aroa, Ari, Haitz eta Nestor
No hay comentarios:
Publicar un comentario