Eskualdeko TXISTULARIAK kalejiran elkartu ziren Busturialdeko VI.Txistulari Egunean, apirilaren 13an, haien artean, KANKINKABARA txistu taldea!!!
TRIKITIXA eta PANDEROAK ZAHARREN EGOITZAN!
Atzo bisitan joan ziren trikitilai eta panderistak. Tarte ona pasatu zuten, abesti eta irrintzien artean!!!
Aupa gure Nagusiak!!!!
HARRERA A, B eta D taldeen funtzioa!
MUSIKARI TXIKIAK beraien lanak erakutsi dizkigute: HAIZEA, MARIGORRINGO, URTAROAK, PILOTA ORKESTRA, EGUR ORKESTRA....
HAIZE TALDEA ZAHARREN EGOITZAN!
Atzo izan ginen HAIZE TALDEArekin. Egoileak musika zuzenean entzuteko aukera izan zuten, kantuan ere ibili ziren!!!
ERROXAPE ABESBATZA SESTAON!!
MUSIKARI TXIKIEN FUNTZIOA!!!
APIRILAREN 2an, eguaztena, HARRERA A eta Bko ikasle txikien funtzioa Txori tokian, 17:5ean!!!
EUSKARALDIA BADATOR!!!
EUSKARALDIA BADATOR!!!!
Datorren MAIATZAren 15etik 25era izango da!
Musika eskolako kideok bat egiten dugun EUSKARALDIArekin!!!
Ondoren duzuen QRan sartu eta eman izena.
Zenbat eta gehiago indar gehiago!!!!!
ERROXAPE ETA AMATZA (Sestao) ABESBATZAK MUSEOAN!!!
Emakumez osatutako musikariek musika zuzenean egiteko aukera izan zuten. Entzuleak gustura egon ziran emanaldian!!
GAUR KONBOEN KONTZERTUA!!
Gaurko KONBO KONTZERTUAN, konbo TXIKI eta GAZTEAK parte hartu dute!!
Miles Davis, Taylor Swift... ren soinuak entzuteko aukera izango dugu!!!
KONBO KONTZERTUA!
Datorren MARTXOAren 18an, audizio-gelan, KONBO TXIKI, GAZTE eta NAGUSIAK parte hartuko dute!!!
Gonbidatuta zaudete!!!
PIANO TOPAKETA GETXON!
II.PIANO JAIALDIA GETXON
Musika eskolako lau ikaslek parte hartu zuten, Mikel Arrizabalaga, Joane Asolo, Ianire Etxebarria eta Matteo Varga.
Aurten jaialdia otsailaren 23an, domekan ospatu zen Getxoko Andres Isasi entzunaretoan.
Jaialdi bikaina!!!
PIANO TOPAKETAK!!
EHMEk antolatutako piano topaketetan musika eskolako 5 ikaslek parte hartuko dute, datorren otsailaren 23an, Getxon!
Bizkaiko musika eskoletako piano ikasleekin batera, bakoitzak prestatu duen melodia jotzeko aukera izango du Getxoko Andres Isasi antzokian.
Aukeratutako melodia prestatzen ibili dira eta ilusio handiz doaz antzokian bilduko diren entzule finei ikasitakoa erakustera!!!
MUSIKAREN OLATUAK!!!
Datorren otsailaren 24, 25 eta 26an, musika eskolako audizio-gelan, musika taldean, bakarka, binaka....
Etorri eta gozatu!!!
SANTA AGEDA BEZPERA!!
Datorren martitzenean, OTSAILAren 4an, Sta.Ageda bezpera ospatzeko, musika eskolako ARREKATXUTXA triki-pandero eta ERROXAPE taldeak kalejiran irtengo dira musika eskolako plazatik, eguerdiko 12:00etan.
Musika eskolatik, zaharren egoitza, udaletxe plaza, San Migeleko eskilarak eta lameran amaituko da kalejira!!!
Gogoan zaitugu
Olatz Zubieta musika eskolako ikasle eta Kankinkabara txistu taldeko txistulariak utzi gaitu.
Zurekin konpartitu ditugun une gozoak ez ditugu ahaztuko.
Zure txistu doinuen ohiartzuna entzuten jarraituko dugu!
Bihar, Urtarrilak 17, San Anton egune!!!
Bihar, urtarrilaren 17an, SAN ANTON egunean KANKINKABARA TXISTU taldeak ohitura zaharra gordeaz portuan egingo du ekintza, BOKALE parean, arratsaldeko 8etan!!!