100.urteurrena
ospatzen bildu gara gaur hemen musikari eta musikazaleok.
Ehundaka doinu, erritmo eta zirriborro
pentagrametan idatziko zituen.
Ehundaka kantu kantatu, erakutsi eta
interpretatu.
Ehundaka kontzertu eta beste hainbeste
entsaio bideratu eta zuzendu.
Ehundaka musikari igaro ziren bere
musikarekiko maitasunaren grina eta jakinduria jasotzen.
Musikari handia eta uzta oparoa utzi ziguna
Hitz potoloekin idatzi duguna
JOSE ANTONIO EGUIA RICO
Gaurko gure omendua, Balmasedan jaioa gaur 100 urte. Gerra garaian
Bermiora gudari etorri zen eta harrez geroztik joan etorrian bermiotar batekin
ezkondu eta bermiotar egin zen. Santa Eufemia eliza honetako organo jole postua
lortu eta hemendik hasi zen bermiotarrekin musika zabaltzen herrian; hala nola,
elizarako koruan, Bermeoko abesbatzean. Erriko laguna txistuko taldean eta
norbanako hainbat herritarrei instrumentuak irakasten.
Konpositorea ere bagenuen JOSE ANTONIO EGIA 100 musika obra inguru
idatzi zituen.
Guk, gaur, hemen horietako 14 obra prestatu
ditugu, estilo desberdinekoak: balsa, tangoa, haur kanta, fandangoa,
arin-ariña, kalejira, kantu erlijiosoak…Bata bestea baino ederragoak.
Besterik gabe, JOSE ANTONIO EGIA udalaren
musika eskolako ikasle eta irakasleak, Bermeoko abesbatzako kantariak, eta Erriko lagunak taldeko txistulari ohiak
prest daude prestatu dituzten Egiaren obrak zuei eskaintzeko!
MILA ESKER MUSIKARI ETA MUSIKARIOK!!!!